XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizean-goiz jagita joan larriñera ta eskatu ebanez jazo zan: zarpa edo artulea iñontzez ezo-ezo egoan eta inguru guztia legor-legor.

Urrengo gabaz okerretara eskatu eutson: Inguru guztia iñontzez bustita agertu beite ta zarpa legor.

Alantxe jazo zan.

Gaberdian irureun mutillekaz esetsi eutsen madiandarrai ta 150.000'tik, 15.000 bakarrik geratu ziran bizirik.

Aldi bateko bakea izan eben isrraeldarrak.

9. Gedon'en larrinean ipiñitako zarpa, Sortze Garbiaren irudi dogu.

Inguru guztiak bustiarren, zarpa ez zan busti: enparau gizakume guztiak jatorrizko obenez kutsutuarren, Andre Maria garbi-garbi sortu zan.

10. Santson.

Gizon indartsua ta bikaña izan zan Santson.

Beñola, pilistindarren uri batera joyala, legoi gasteak bidera urten eutsan eta bertan txikitu eban.

11. Andik gerora, ezti-abea aurkitu eban legoiaren agoan.

Au zala-ta, asmakizun polita ipiñi eutsen pilistindarrai.

Asmakizuna auxe zan: Jatuna janari biurtu ta sendotik gozoa sortu.

Pilistindarrak ezin igarri eben asmakizun ori, baña bere emazteak leusindu eban Santson, eta emazteari, ta emazteak bere erritarrai agertu eutsen igarpena.

12. Gustiz asarre jarri zan Santson eta irureun aizeri artu, ta bustenetatik biñaka lotu, ta illinti bana buztenetan ebela bialdu ebazan pilistindarren garitzetara.